Zaharra berri

Gomutak, emozioak, zirrarak eta zertzelada nostalgikoak nagusi izan ziren “Koparen bila” deritzan hitzaldi-sortaren hirugarren ekitaldian, Petronorren babesaz ByP Eventos Deportivos agentziak Muskizen antolatua.

Batez beste, 170 pertsona inguruk urbitsetan entzun zituen Ismael Urtubi, Andoni Goikoetxea, Santi Urkiaga eta Juanjo Elgezabal jokalari ohien oroitzapen eta pasarteak, Athleticek irabazi zuen azken kopa finala gogoratuz. Esan beharrik ez, pil-pilean dagoen gaia ere behin eta berriz atera zela, maiatzaren 13ko sarrerak alegia.

Zozketak direla eta, Llorentek sinatutako elastikoa Muskizko Jagoba Calladak irabazi zuen eta Betisen aurkako partidurako sarrerak, berriz, Hilario Humaran muskiztarrak.