Datorren astean amaituko dira zimentarri-lanak

Aurreko astelehenean, ekainak 8, aditzera eman genuenez gero, biharamunean amaitu ziren San Julian auzoaren inguruan egiten ari ziren zimentarri-lanak eta, geroztik,  “tablaestacado”tzat ezagutzen diren oinarrien eraikuntzek hegoalderago jarraitzen dute.

Aste honetan zehar lanek indarrean jarraituko dute eta, epeak betez gero, hurrengo astearen hasieran amaituko dira. Bitartean zimentarri-lanen jarraipen zorrotza egiten ari dira, denboraz zein intentsitatez zaratak ahalik eta gehien murrizteko.

Beste behin, Petronorrek barkamena eskatu nahi die auzokoei, edozein obrari dagozkiokeen lanak direla eta sortutako zarata eta eragozpenengatik