“Politika, gizarte eta enpresa esparruetan luze asko iraungo duen energia-eredu partekatua lideratzeko gauza izan behar dugu” aditzera eman du gaur Josu Jon Imaz Petronorren presidenteak, Madrilen, Sidegas elkartearen urteroko Batzar Nagusian gonbidatutzat eskaini duen hitzaldian. Eta ezarri du “jendaurreko esparruango lidergoak gizarte-interes partikularren defentsa gainditu behar du eta elkarren arteko ikuspegi bateratua suspertu”.
Imazen iritziz “lidergo modernoak sekulako eragina dute energia-politikoetan ere. Bi gauza behar ditugu horretarako: batetik, epe motzetatik ihesi egingo duen lidergo ikuspegia, Energia-etorkizuna bermatuko duten zientziaz eta teknologiaz jantzitako politika jarraiekin batera”.
Eta, bestetik, “energia-arloan ere nolabaiteko gutasuna zehaztu behar dugu. Hemen ez gaude energia fosilen, energia nuklearraren ala energia berriztagarrien aldekoak. Hemen gaudenak, oraintsu arte ongizatetik kanpo izan ditugun guztien bizimodua eta bizi-kalitatea hobetu nahi dugun gizakumeak baino ez gara”.