Esleitua honez gero URF egitasmoaren %56a

“Une honetan, Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako lanbako 29 dira  URF egitasmoaren eraikuntzan lanean hasiak diren beharginak, eta guztiok nahi genuke kopuru hau gehitzea, langileon trebetasunaren zein kontratudun enpresek ezartzen dituzten eskakizunen arabera”. Honako hauek dira Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak  herri-prentsari egindako adierazpenak.

Ekainaren 30era arte Petronorrek esleitua zuen 460 milioi euroren inbertsioa, Fuela Murrizteko Unitatearen egitasmoa garatzeko guztira izango diren 820 milioiren bizkar, coke planta eta elkar-generazioa tarteko. Imazek esan bezala “honez gero esleitutako lanak ingeniaritzaren %96 dira, erosketen %60 eta obra-jarduaeraren %6-7 inguru dira”.

Adierazpen hauek Petronorren presidenteak egin zituen Muskizko Udala eta enpresaren arteko lankidetza-ituna sinatzerako orduan. Hitzarmen honek Muskizko Forlan garapen-agentzian euren curriculuma utzi duten 420 lanbakoen egoerari erantzun nahi dio.