La Arena eta beste hamaika hondartza kalitate-agirien jabe

La Arena eta beste hamaika hondartza dira, honez gero, kalitate eta ingurumen-kudeaketaz ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak lortu dituzten hareatza bizkaitarrak. Agirion jabe ziren aurretik La Arena (Muskiz-Zierbena), Bakio, Laga eta Laida (Ibarrengelu), Karraspio (Mendexa), Arrietara-Atxabiribil (Sopela), Ogella (Ispaster), Isuntza (Lekeitio), Arrigorri (Ondarroa) eta Plentziako hondartzak; eta, udara honetatik aurrera, baita Getxoko Arrigunaga eta Ereaga ere.

Bizkaiko Foru Aldundia eta lekuan lekuko udalak dira azkenengo bost urteotan beharrezko kudeaketa-sistema indarrean jartzen eta garatzen saiatu izan direnak, nazioarteko betekizunen arabera dagozkien kalitate eta ingurumen-ziurtagiriak lortu ahal izateko.

Kudeaketa-sistema hauek indarrean jartzearen helburua bikoitza da. Batetik, hondartzen  egoera ahalik eta hobeto jagotea; eta, bestetik, gutxieneko baldintzak ezarri hondartzara doazen hiritarrek zerbitzurik onenak izan ditzaten.