Zierbenako Itsaski Azokak kokapen berria izango du

Zierbenako Portu auzoan eraikitzekoa den kiroldegiak erakarriko du bertako Itsaski Azoka lekuz aldatzea eta kokapen iraunkorraz jabetzea. Aurtengo azoka urriaren lehen asteburuan antolatuko da.

Kirol instalazio berriek hiru kantxa izango dituzte, saskibaloitan jarduteko bi eta hirugarrena, ostera, futbito egiteko. Horrez gainera, adinekoentzako gimnasia-aparailuak jarriko dira.

Aurreko urteetan Itsaski Azoka kokatu izan den inguruan soto edo biltegia eraikiko da, euren atrakeak Zierbenako portuan dituztenek txalupen konpontze-lanak bertatik bertara egiterik izan dezaten.