Berriro abian instalazio guztiak

Zuzietatik atera izaten den gasa zertxobait gehitu da aurreko egunetan zehar, beti ere Findegiari dagokion ohiko funtzionamenduaren barruan. Gas-gehikuntza hau hirugarren Plantaren ekoizpen-unitateei berrekin beharraren ondorioz gertatu da. Honek guzti honek ohi baino behin-behineko zarata gehiago eragin du, eta gertatuaren berri eman zaie SOS-Deiaki, Muskizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari, bai eta informazio zuzena eskatu izan duten auzotarrei ere.

Aipatutako zarata eragin duten ekoizpen-unitateei berrikin behar hau ere ez da inondik ere ohikoa, abuztuko laugarren asteburuan gertatutako lan-geldialdiaren ondorioz izan baita. Harako geldialdia Langile Biltzarraren gehiengoak erabi zuen, Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioak direla-eta.

Jakina denez, Findegiak gau eta egun lan egin ohi du, 24 ordutan, batere etenik gabe, eta behin-behineko geldialdiaren ostean instalazioak abian jarri beharrak epekako zein zatikako ekinaldia eskatzen du, egunez egun eta ia astebetean zehar.

Gaurdanik, irailak 2, asteazkena, Findegiaren instalazio guztiak erabateko errendimenduz eta normaltasunez ari dira lanean, Turbo Expander deritzan Energia Berreskurapen Unitatea izan ezik. Azken honi hurrengo asteburu aurretik ekingo zaio.