Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak gaur salatu du, EHUren Uda Ikastaroetan, “estatubatuarrekiko zein txinarrekiko europarrok dugun arduragabekeria, geure ingurumen-sentsibilitatea haiena baino handiagoa delakoan. Baina Obamak zientzilaria jarri du energia-politikaren buruzagi eta Txina ez da noiz bigarren buelta helduko zain egongo ingurumen-garapenari ekiteko. Berriketa gutxiago eta konpromiso gehiago behar du Europak. Beharrezko da borondatekeria gutxiago eta teknologia-inbertsio gehiago.”
Imazek segurtatu duenez, energiaren erronkak lau abiapuntu ditu: energia-efizientzia gero eta gehiago landu, CO2 atzemate- eta biltze-jarduera indarrean jarri, garraio-sektoreari buruzko alternatibak aurkitu eta energia berriztagarriak garatu.
Aldi berean aditzera eman du, “edozein energia-politika seriok adostasun politiko zabalak eskatzen” dituela eta “edozein teknologia-inbertsioren giltza eremu arautzaile eta fiskal iraunkorra” dela. Horrez gainera, I+G delakoaren garapena suspertuko duen politika fiskala aldarrikatu du.
Imazek euskal energia-sektorearen garrantzia azpimarratu du “aberastasun-iturri eta lanpostu-eragile” denez gero eta, segurtatu duenez, “gizarte, teknologia, industria, enpresa eta erakundeen aldetikako baldintza onuragarriak” omen daude Euskadin.