Euskadi 5.0 Muskizen

Gonzalo Riancho alkateak inauguratu ditu gaur Euskadi 5.0 jardunaldiak, Petronor, Euskaltel, Renfe eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren laguntzaz El Correo Digitalek Muskizen antolatu dituena.

Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak internetak, blogosferak eta gizarte-sareek azken urteotan Euskadin ezagutu izan duten bilakaera nabarmena azpimarratu du. Imazek adierazi duenez orain dela hainbat urte gutxi zenbait adituren aukerabide murritza baino ez zena, gaur egun edonoren esku dagoen lan, informazio, aisialdi eta gizarte-harremanetarako tresna bihurtu baita.

Jardunaldiak, gaur eta bihar, Meatzari Aretoan eratuko dira.