Datorren asteartean, urriak 20, beste mahai-inguru bat eratuko da Muskizko Meatzari Aretoan. Honako honetan euskal harrobi-futbolean betidanik garrantzi handia izan duen gai batez: “Futbol-atezaina, berebiziko berezigarritasuna”.
Ekitaldia arratsaldeko 19.30etan hasiko da eta bertan izango dira hizlari: Armando Ribeiro (Athletic Klubaren atezaina), Luis Llopis (Athleticen atezain entrenatzaile), Josu Anuzita (Depor eta Sestaoren atezain ohia) eta Vicente Biurrun (Athleticen atezain ohia).
Sarrera doan izango da eta Athleticen atezain-elastiko bat zozketatuko da aurrez aldetik sinatua.