Gasoila sulfurogabetzeko 4. (G4) Unitatearen geldiketa

Petronorrek jakinerazi nahi du, uneotan Gasoila Sulfurogabetzeko 4. (G4) Unitatea gelditzen ari dela. Honako hau irailaren 14tik aurrera geratu zen  petrolio-gordin destilazioaren 2. Plantako esparruari dagozkion Ekoizpen Unitateen geldiketaren ildotik doa, egoera ekonomikoak era berean jarraitzen duenez gero. Une honetan ez dago aldez aurretik esaterik zein egunetan jarri ahal izango den berriro abian.

Geldiketa-sekuentziak irauten duen artean ez dirudi eragozpenik edota kanpo-eraginik izango denik.

Egoera ekonomikoa nabarmen aldatu eta unitateak berriro indarrean jartzen direnean, garaiz adieraziko da.

Guzti honen berri eman zaio aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industrria eta Energia Sailari, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako Udalei, SOS Deiak-i eta Ertzaintzari.