Hurrengo ostiralean, urriak 30, arratsaldeko 20:00tan, Josu Feijoo alpinista arabarrak hitzaldia eskainiko du Gallartako Kultura Etxean.
Hitzaldian zehar, Josu Feijook Grand Slam –The Seven Summits gehi hiru poloak— nazioarteko saiakeraren berri emango du, beti ere berak bertatik bertara ateratako hainbat argazki eta guzti. Gasteiztarrari Aconcagua gailurrera igotzea baino ez zaio falta, sekula Grand Slama amaitzea lortu duen lehen euskalduna, lehen diabetikoa eta munduko bostgarren kirolaria izateko.
Josu Feijoo ekitaldi beronetaz baliatuko da NASAren Kennedy Space Center-en oraintsu izan duen esperientziaz ere hitzegiteko, bertatik etorri berria baita hurrengoan egin beharko duen espazio-hegaldia prestatzen aritu ostean.