Repsolek eta EEEk autoentzako argindar-sarea garatuko

Patxi Lopez lehendakaria aurrez aurre zela, Antonio Brafau eta Bernabe Unda Repsol eta Energiaren Euskal Erakundearen lehendakariek, hurrenez hurren, gaur goizean sinatu dute auto elektrikoen bateriak kargatzeko euskal sarea elkarrekin garatzeko hitzarmena.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak ibilgailu elektrikoen erabilpena sustatuko du hurrengo urteetan, bai ingurumenari dagozkion onurengatik eta baita euskal industriari eskaini diezaizkiokeen aukerabideengatik ere. Bestetik,  Repsolek, garraiotarako energia-salmentaz eta banaketaz liderra den aldetik merkatuan, etorkizunik duten garraio-alternatibak lantzeari ekin nahi dio eta sektore barruko aitzindaritzari eutsi. Antonio Brufau presidenteak azpimarratu duenez: “Repsol bat dator gizartearen ardurarekin eta parte hartzen ari da garraiotarako energia eta teknologia berrien garapenean”.

Egitasmo honekin, Eusko Jaurlaritzak zein EEEk ibilgailu elektrikoen bateria-kargarako azpiegitura nahi dute indarrean jarri Euskadin eta, ondorioz, mugikortasun-eredu berri bat bideratu. Jaurlaritzak eta Repsolek uste dute ibilgailu elektrikoen erabilpena gehitzeko gaur egun dagoen zailtasunik handiena autoentzako argindar-zerbitzurik eza dela eta gaur elkarrekin sinatu duten hitzarmena eragozpen hori gainditzera dator, beti ere  garraio eraginkorrago eta iraungarriago suspertuz, gainera.