Athletic- Rayo Vallecano ikusteko sarrerak

Datorren asteazkenean, hilak 11, Athleticek Rayo Vallecanoren aurkako Kopa kanporaketaren hurrengo partida jokatuko du. Ondoko  helbidera posta elektroniko bat bidaltzen duten aurrenengo lau internautek tribuna bina irabaziko dute: info@petronor.com

Interesik dutenek adierazi beharko dituzte euren izen-abizenak, helbidea eta NAN zenbakia. Sarrerak irabazleen izenean egongo dira Petronor.infon (Zendeja Kalea 31, Muskiz), eta asteazken iluntzeko 19:00ak arte jaso ahal izango dira.