Aurreko astean hiru ikastetxek bisitatu zituzten Findegiaren hainbat instalazio: Barakaldoko La Inmaculada Ikastetxeak, Somorrostro Irakas-guneak eta Berrizko Ikastolak, hain zuzen ere. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien.
Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat eman zuten bisita.