Jose Manuel de la Sen, Sustapen Ekonomiko Saria

Jose Manuel de la Sen Larrea oraintsu arte Petronorren kontseilari-ordezkaria izan denak atzo jaso zuen Santurtzin, Deia egunkariak antolatutako Hemendik saria Sustapen Ekonomikoari dagokion arloan. Bai berrogei urtean berrilkuntzaz arduratzeagatik eta baita URF egitasmoa burutzeagatik ere, ez baita alferrik sekula Euskadin egindako industria-inbertsiorik handiena. De la Senek adierazi zuenez “berrikuntza egunero-egunero egindako ahalegina besterik ez da”.

Horrez gainera, Turismoari dagokion saria Marce Elorza Zierbenako alkateak jaso zuen, Itsaski Azokak honez gero lortu duen arrakastagatik. Eta, Omenaldia saria, berriz, Muñatones Otxotearentzat izan zen, aurten bere 50. urtebetetzea dela-eta. Garaikurra Juan Mirandak jaso zuen bere taldekide guztien izenean.