Llorente eta Urzaiz atzo Muskizen

Hirurehun pertsona inguru bildu ziren atzo Muskizko Meatzari Aretoan, “El gol como estilo de vida y forma de supervivencia” delako gaiari buruzko hitzaldian. Bertaratu ziren ikus-entzuleek Fernando Llorente eta Ismael Urzaiz aurrelari ohia entzuteko aukera izan zuten.

Gaztetan futbolari ekin zioteneko garaiak aipatu zituzten, elkarrekin Athletic-en bizi izan zituzten urteak gogoratu, eta aurrelari sendo zein golegile zindo izateko behar omen diren ahalmenak laburbildu zituzten. Ondoren, gaur egungo giro zuri-gorria zertan den aztertu zuten eta, azkenean, ilunabarrean amaitu zuten eten gabeko autografoak sinatzen eta jarraitzaileekin batera hainbat argazki ateratzen.