Datorren asteartean, hilak 22, arratsaldeko 18.30etan, denboraldiaren azken hitzaldia eratuko da Muskizko Meatzari Aretoan “Entrenador de fútbol, ¿salida profesional o vocación?” izenburupean.
Bertan izango dira hizlari Jose Luis Mendilibar (Valladoliden entrenatzailea), “Jabo” Irureta (Athletic-en entrenatzaile ohia), Jose Manuel Esnal “Mané” (Athletic-en entrenatzaile ohia) eta Javier Mandiola “Manix” (Alaves eta Eibarren entrenatzaile ohia). Sarrera doan izango da.