Jose Manuel Setien, 26 urte ezelango bape istripu barik

Jose Manuel Setien, 1983ko abuztutik hona 1. eta 2.  Findegietako bertako operatzaile, bere segurtasunaz zein ingurukoaz erabat arduratzen den gizona dugu, ez daroa-eta alferrik 26 urteko lan profesionala ezelango bape istripurik gabe. Errekord hau aitortu zaio gaur Gabonetako Kopa dela eta eratu den bileran. Setien Kaiku treineruko arraunlaria izana da eta, oraindik ere, hainbat kirol-motatan aritu ohi ena. Seguro gero gorputzaldi onean jarraitu ahal izateak dezente lagundu izan diola. Zorionak.

Horrez gainera,  2009ko bigarren seihilabeteko Ideia-Leihaketaren Ebaluazio Batzordeak jakinerazi duenez, lehen saria José Enrique Riozek irabazi du, “Agua tratada a H4-D-5” deritzan  proposamena dela eta. Bigarren saria Francisco Puertoren “Mejora en manipulación y gestión de los finos de catalizador de FCC” delakoak merezi izan du eta hirugarrena, berriz, Oscar Charteren “Recogida selectiva en los puntos de generación de residuos” izenekoak. Accesita, azkenik, Raúl Alañarentzat izan da,  “Utilización de bolsas ecológicas en la distribución de bocadillos” ideiarengatik.