Petronorrek 2010 urteko egutegia aurkeztu

Josu Jon Imaz eta Víctor Pérez de Gezuraga arduradunek gaur aurkeztu dute Petronorrek 2010 urterako argitara emandako egutegia. Hamabi orrialdetan beste hainbat elkarteren argazkiak biltzen dira, alegia: Athletic, Juventud Deportiva Somorrostro, Moto Club Iban López, Zierbenako Berdantza Abesbatza, Katxetekako Bolu Elkartea, Muskizko Emakume Elkartea, Barbadun Pelotazale Elkartea, Las Carrerasko Jubilatuen Elkartea,  Muñatones Zortzikotea eta Josu Feijoo mendigoizale diabetikoa.

 

Argazkilaria Jorge Lopez izan da eta argitalpena, berriz, zazpi mila aletakoa, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalerrietako postontzietan banan banan zabalduko direnak. Baita Muskizko Petronor.Info informazio-bulegoan eskaini ere.