Petronorrek Zierbenan banatu ditu Lanbide Heziketa bekak

Ainhoa Carballo Bergado, Andoni Carpintero Maruri, Oier Maruri Contreras eta Koldo Soto Camino dira 2009-2010 ikasturterako Petronorren Lanbide Heziketa bekak jaso dituzten Zierbenako ikasleak. Emanaldia gaur goizean izan da, Zierbenako Udaletxean eta bertan izan dira Marce Elorza alkatea, Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria eta Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusia.

Petronorren beka-egitasmo honek Lanbide Heziketa ikasketak suspertu nahi ditu Zierbena, Abanto eta Muskizko udalerrietan. 2009-2010 ikasturterako diru-kopurua 242.720 € izango da, iaz baino %44,5 gehiago alegia. Bigarren ikasturte honetan 68 gaztek lortu dute beka bana, 4 Zierbenan (iaz bi izan ziren), 36 Abanton eta 28 Muskizen. Guztira iaz baino 13 gehiago.