Konbertsio-unitateen hainbat urtetatik behingo geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du urtarrilaren 25etik aurrera, arloka-arloka ekingo zaiola Konbertsio Unitateen hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari

Aldi berean, aldez aurretik erabakitako mantenu-lanez gainera, Fueloila Murrizteko Unitatearen egitasmoarentzat beharrezko diren egokitze-lanak ere egin ahal izango dira.

Ustez eta asmoz, geldialdiaren iraupena 40 egun ingurukoa izango eta, bestelakorik gertatuko balitz, garaiz emango litzateke aldaketen berri.

Geldialdiak dirauen bitartean ez da batere ustebako gertakizunik itxaro.

Geldialdia amaitu bezain laster, Unitateak indarrean jartzearen berri emango da, beti ere arloka-arloka hasiko direlarik.

Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburuordetzari, Bizkaiko Energia eta Industria lurralde-ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muzkiz zein Zierbenako Udalei, SOS DEIAKi eta Ertzaintzari.