OHSAS 18001:2007 arauari tinko eutsi

Findegiak OHSAS 18001/2007 Segurtasun Kudeaketa Sistemaren mantenu-ziurtagiriaren beste auditoria bat gainditu du. Ziurtagiri honen arabera Petronorrek Lan Osasun eta Segurtasun arloko arau zorrotzak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu.

 

Auditoria urtarrilaren 12an eta 13an burutu zuen LLOYD´s REGISTER erakundeak, Findegiaren beraren Segurtasun sailaren gidaritzapean. Besteak beste, enpresaren hainbat lan-esparru auditatu ziren, baita Konbertsio Unitatearen hainbat urtetatik behingo geldialdiaren plangintza ere.

Auditoria-erakundearen teknikari arduradunak ziurtatu duenez gero, abian dagoen sistema errotik sendoa da eta Petronor osatzen duten pertsona guztiek segurtasun-arloan erakutsi ohi duten jokabide bikainari erantzuten dio, zuzendaritzak aitortzen eta eskertzen duen jokabidea hain zuzen ere. Zorionak.