Athletic-en urrezko eta brillantezko intsignia Josu Jon Imazentzako

Athletic Club-ek erabaki du urrezko eta brillantezko intsignia ematea Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariari “bere etenbako ahalegin, jarrera eta laguntzarengatik Athletic-en goraipenetan”.

Beste horrenbesteko ikurra eskainiko zaio Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputatu Nagusiari.

Athletic-ek hurrengo egunetan jakineraziko du zein egun, ordu eta lekutan Fernando García Macua erakundearen lehendakariak aipatu sariok emango dituen