Petronorrek jakinerazi nahi du atzo arratsaldean ekin zitzaiola Konbertsio-unitateen mantenua egin ahal izateko geldialdiaren azken faseari, urtarrilaren 14tik aurrera aldika-aldika adierazi izan denez.
Azken fase honetan egin beharrekoa zuzi-sistemaren lurrinketa da, unitateetako ontzien garbiketa eta lurrinketa-lanak amaitu ondoren.
Fase honek dirauen bitartean ur-lurrina bideratuko da zuzian zehar eta, ondorioz, ohiko garraren ordez eten gabeko lurrina izango da kanporatuko dena.
Operazio honek ez du inondik ere normaltasunik eza esangura eta, esan gabe doa, ez diela batere arriskurik erakarriko ez instalazioei, ez inguruari, nahiz eta daitekeena izan lantzean behingo usain-uneak gertatzea, beti ere osasunarekiko eraginik gabe, zuziaren garaiera eta kokapena dela-eta.
Operazio hau egin ahal izateko indarrean jarritako prozedurek segurtatzen dute ezein ustebako gertakaririk jazo ezina geldialdiaren azken fase honek irauten duen artean.
Azken fase honen iraupena bi egunekotzat jotzen da.
Honen guztiaren berri eman zaio aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari, Industria eta Energiaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako Udalei, SOS Deiak-i eta Ertzaintzari.