Gaur, arratsaldeko 16:10ean, Konbertsio inguruan istripua gertatu da, RAM S.A. enpresaren pertsona bati eragin diona, hainbat urtetatik behingo mantenuari dagokion geldialdia dela-eta jario-lanetan ziharduela.
Findegiko bertako osasun-zerbitzuetako kide espezialduen arreta izan arren, zoritxarrez lehen laguntzek ez dute susperraldirik lortu eta, ondoren, hil egin da.
Petronorrek biziki deitoratzen du gertatua eta, berehala, indarrean jarri du barne-azterketa, istripuaren nondik norakoak argitu ahal izateko.
Hainbat urtetatik behingo geldialdiari dagozkion lanak bertan behera geratu dira, doluaren adierazgarri.
Epailea aurrez aurre zelarik gorpua altxatzeari ekin zaio eta, geroztik, epai-ikerketari hasiera eman zaio.