Hogeitalau orduko lanuztea

Gaur astelehena, hilak 15, goizeko seitan hasi eta bihar asteartea, hilak 18, goizeko seiak arte, hogeitalau orduko lanuztea gertatzen ari da Findegian, Petronorreko Enpresa Batzordeak egindako deiaren arabera. Dei hau joan zen larunbatean, hilak 13, lan-istripuz hil zen J.R. RAM S.A. enpresako langilearen omenez eta doluminez egin da eta haren senideen eta lankideen elkartasunez.

Hiletak gaur astelehena, hilak 15, arratsaldeko zazpietan izango dira, Sopelako San Pedro Apostoluaren elizan.