Konbertsio-unitateen hainbat urtetatik behingo geldialdia

Urtarrilaren 15ean webgune berberonetan informatu zenez gero,  urtarrilaren 25eko astetik aurrera, arloka-arloka ekin zitzaion Konbertsio Unitateen hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari

Geldialdiak dirauen bitartean, beharrezko da zuzialdera zein petrolio gordin tankeetarantza Unitateen lerro eta ontzitzar guztietako gas eta produktuak bideratzea. Ondotik, berriz, atmosferara kanporatzeko lurrinezko garbiketak egin behar izan ohi dira, pertsonen eta inguruaren segurtasuna bermatu ahal izateko.

Aipatutako lerrook eta ontziok atmosferarantza haizeratzen diren artean, daitekeena da lantzean behingo usain-uneak gertatzea zenbait ekipotan, nahiz eta honako gertakari hauek inondik ere osasun-eraginik ez izan.

Ekintza hauek beti ere indarrean dauden prozeduren arabera egin ohi dira eta unitateen geldialdiak irauten duen bitartean izan zitekeen nahibako eraginik eza segurtatzen dute.

Honen guzti honen berri eman zaio Muskizko Udalari.