Kultura-saiotarako egoitza berria Las Carreras-en

Manu Tejada Abanto-Zierbenako alkateak, Josune Ariztondo Kultura foru-diputatuak eta Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak elkarrekin inauguratu dute, gaur, Las Carreras-eko kultura eta gizarte saiotarako egoitza berria. Bertan sustatu ahal izango dira herri-elkarteen ekintzak, jendaurreko ekitaldiak, topaketak, hitzaldiak eta beste hainbat zerbitzu.

Egoitza berria orain dela bi urte Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu zituen geletan kokatuko da, harrezkero udal-arduraz kudeatu izan direnak hain zuzen. Egokitze-lanak eta informatika-ekipamenduak zein wifiak 420.000 euroren inbertsioa behar izan dute, zeinetatik Petronorrek 200.000 ordaindu dituen.

Informazio gehiago hemen