Petronor.info bulegoak 191 galderari erantzun urtarrilean zehar

Petronorrek jendaurreko informaziorako Muskizen irekia duen Petronor.info bulegoak 191 galderari erantzun ahal izan dio urtarrilean zehar.  Horrez gainera, hilabete honetan nabarmen gehitu dira Internetez baliatzeko zerbitzuak eta baita gaztetxoentzako jarritako jokoen erabilpena ere. Aldi berean, herritar ugari bertaratu dira Petronorren egutegiaren eske eta Athletic-en hainbat artikulu eta ekipamendu bila.

 

Informazioari dagokionez, galderarik gehienak FMUren Egitasmoaren inguruan izan daitezkeen lan-aukerei  eta gizarte, kultura zein kirol-arloko dirulaguntzei buruzkoak izan dira. Petronorren webgunearen bitartez egindako galderak ere gehitu egin dira azken hilabete honetan.

Aipatutako 191 galdera hauekin batera guztira 818 dira bertatik bertara egindako kontsultak, irailaren 17an. Petronor.info zabaldu zenetik hona.