Bost taldek bisitatu Petronor aurreko astean

Aurreko astean bost ikasle-taldek bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio: Somorrostro Irakas Guneko bi taldek, Deustuko Unibertsitateak, Portugaleteko Repelega BHIk eta Burgosko Universidad de la Experiencia delakoak.
 

Bisitariek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, baita Luzero Puntako Itsas-Terminala ere. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman dizkie.

Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat jo dute bisita.