Konbertsio-unitateak abian jarriko hilaren 22tik aurrera

Hurrengo egunetan alorrez alor hasiera emango zaie Kobertsio-unitateak –FCC, Husgune eta Visbreaking, esaterako– abian jartzeko ekinaldiei. Aldez aurretik, aipatu unitate bakoitzean FMU egitasmoarentzako mantenu eta revamping lanak amaitu behar izan dira.

Unitateok indarrean jartzeko abiatze-egitaraua martxoaren 22tik 28ra bitarteko astean zehar garatuko da batez ere, eta hilaren azkenean edo amaituko da, atzenengo unitateen ekinaldiari zein ekoizpen-lanei hilaren azkenaren aurretik hasiera emanez.

Aurreko astean zehar zerbitzu bateratuei dagozkien lanak amaitu ziren –galdera, zuzi eta tximinei buruzkoak alegia– ondoren unitateak abian jartzeko ezin besteko baldintza baitira. Zuzia isiotzeari, berriz, aurreko asteazkenean ekin zitzaion.