Petronor, Bizkaiko berebizikoena

Honela dio DATO ECONOMICO aldizkariak martxoko azken alean: “Petronor Bizkaiko enpresarik berebizikoena da”. Zortzi orrialdeko erreportajean zehar, aldizkari ekonomiko honek 1968an Petronor sortu zeneko garaia gogorazten du eta baita ondoko balantzea egin ere, Somorrostro eskualdearen mesedetan eta  Bizkaiko zein Euskadiko ekonomiaren onetan jorratutako bidearen eta eragindako onuraren berri emanez.

 

DATO ECONOMICO aldizkariaren iritziz, Petronor liderretako bat da, ez baita alferrik “espainiar findegietatik ekoizlerik handiena; Euskadiko historian zehar egindako  inbertsio industrialik gorena eta Bizkaiko enpresen artean bere jarduerapean familiarik gehien duena. Baita ere, Bizkaiko Ogasunari zergarik gehien ordaintzen diona eta ikasleen lanpostu-lehentasunetan aurren agertzen dena”.

Artikulu osoa