Planta 1.eko unitatea eta zuzia abian

Petronorrek jakinerazi nahi du atzo, martxoak 5, abian jarri zela Planta 1.eko zuzia eta gaur, hilak 6, Planta bereko ekoizpen-unitateen zatikako abiatze-lanei ekingo zaiela. Aldi berean, Konbertsio Esparruko lurrun-ekoizpenerako galdara bat ere abian jarriko da.

Jarduera hauek erabat ohikoak dira Plantaren zereginen barruan eta, esan beharrik ere ez, ez dute batere arriskurik eragiten instalazioen zein inguruaren kaltetan.

Lan-mota hauek egin ahal izateko indarrean dauden prozedurek gurabako ezein eragozpen gertatu ezina bermatzen dute,  Unitateak sailka abian jartzen diren artean.

Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren  Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako Udalei, SOS Deiaki eta Ertzaintzari.