Euskal Herriko 50. Txirrindulari Itzulia Zierbenan

Eguraldi ederraz eta jendetza ikaragarriaz ekin zaio –birritan ekin ere— Zierbenan Euskal Herriko 50. Txirrindulari Itzuliari, bertako Udalaren eta Petronorren laguntzaz.

Sekulako hasiera honetan elkarrekin bildu ziren Jaime Ugarte, Euskadi Txirrindulari Antolamenduen lehendakaria; Zierbenako Andres Inzera txirrindulari ohia; Petronorren izenean, Jose Manuel Gartzia eta Begoña Romo; Marzel Elorza, Zierbenako alkatea, eta Enrike Erentxun lasterketa-zuzendaria.