Eusko Jaurlaritzak Petronorren ingurumen-teknologia onetsi

Industria eta Energia Sailak 31.593,75 euroren dirulaguntza eman dio Petronorri “ingurumen-legeriak eskatu baino sufre gehiago berreskuratzeko indarrean jarritako sistema” bideratzeagatik. Teknologia berri  hau Fueloila Murrizteko Unitateari atxikiko zaio, lan-eskutan zein bestelako gastutan soil-soilik Petronorrek xahutu duen 419.750 € aurrekontuaren aringarri.

Teknologia hau estreinako ezarri da Euskal Autonomia Erkidegoan eta teknologia eta berrikuntza garapenak suspertzeko Teknologia Zuzendaritzak sustatutako INNOTEC programaren dirulaguntza lortu izanak zera esangura du, besteak beste: unean uneko teknologiarik onenaz baliatu nahirik Petronorrek abian jarritako estrategiak  Eusko Jaurlaritzaren erabateko onespena duela.