Petronor da, Iberdrola, CAF, Sener eta ITPrekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren trakzio-enpresarik handienetakoa, Belen Ferreras kazetariak gaur El Mundo egunkarian argitara emandako txostenean dioenez gero. Petronorrek 530 milioi euro ordaindu zizkion 2008an zergatan Bizkaiko Foru Ogasunari.
Besteak beste, Petronorrek eragin zuen 2008an Bilboko Portuaren sartu-irten guztien %40; 6.200 langileri eskantzen die lana, behar-mota finkoz, bitartekoz zein zeharbidez; urtean zehar 100 milioi euro bezainbateko ekoizpen-erosketak eta zerbitzu-kontratazioak egin ohi ditu eta, 2008an, 171 milioi euroren inbertsioak burutu zituen.
Horrez gainera, Petronor Findegiak buru-belarri dihardu une honetan sekula euskal industriagintzan izan den inbertsiorik handienaren ildotik. Batez beste bi egitasmo garau dira. Aurrenik, Kogenerazio Unitatea, 83,6 milioiz Gabonak aurretik abian jarriko dena. Eta, ondoren, Fueloila Murrizteko Unitatea, 746ko aurrekontuaz datorren urteko udaberrian indarrean hasiko dena.