Repsolek Energia Berrien saila sortu eta Josu Jon Imaz zuzendari exekutibotzat izendatu

Repsolek Josu Jon Imaz izendatu du Energia Berrien Negozio Unitatearen zuzendari exekutibotzat. Lan-sail berri hau eragin du “bioenergiaren, garraiotarako energia berriztagarrien zein CO2 atzemate eta bilketaren eremuetan sortu daitezkeen aukerak bideratzeko eta dagozkien egitasmoak sustatzeko”. Bidenabar, Antonio Brufauk burutzen duen konpainiak “gaur egun indarrean dituen arloetan eta dagoeneko diharduen inguru geografikoetan eragin ditzakeen sinergiak  suspertzeko”. Imazek, misio berri honen jardueraz arduratzeaz gainera, Petronorren lehendakari exekutibo izaten jarraituko du

 

Repsolek gogorarazi nahi izan du “energia erantzukizunez eta eraginkortasunez hornitzea betidanik izan dela gure enpresa-filosofiaren alderdietako bat” eta, oinarri-oinarrizko hastapen honen ildotik, erabaki duela “aurrera begira ahalik eta energia-motarik anitzena eta CO2 ixuririk murritzena erakarri ditzaketen ekimenak eta jarduerak sustatu eta bultzatu”.