Petronorrek Athleticen Leicesterreko campuserako plaza bat zozketatu

Petronorrek Athleticen Leicesterren (Ingalaterra) antolatuko duen campuserako plaza bat zozketatuko du, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako 13 urtetik 17ra bitarteko neska-mutilen artean.

Campusa uztailaren 5etik 19ra bitartean eratuko da, ikasleko 2.100 euro balio du eta, batez beste, egunero hiru ingeles-ikasordu eskainiko ditu, hainbat txango eta ostera, eta futbol-arloko beste zenbait ekitaldi.

Zozketan parte hartu ahal izateko aski da emaila bidaltzea info@petronor.com helbidera, jaioteguna, helbidea eta eskola-izena adieraziz. Horrez gainera, beharrezko izango da 13 urtetik 17ra bitarteko adinekoa izatea campusa eratuko den egunetan eta eskola-azterketa guztiak gainditu izana.