URF egitasmoa dela-eta hesola sartzeari ekingo zaio

Petronorrek jakinerazi nahi du, URF egitasmoaren eraikuntza dela-eta, maiatzaren 17tik aurrera ekingo zaiola Koker Larraineko hesolak sartzeari dagokion azken ekitaldiari. Batez beste bi astebetez iraungo dute lanek, makinen errendimenduaren arabera zenbait aldaketa gertatu daitekeen arren.

Indarrean jarri diren neurrien ondotik –esaterako, lan-ordutegia astegunetan eta egunargiz jartzea (9:00etatik 18:00etara); lanen banaketa egoki antolatzea eta, ahal den neurrian, honez gero jarriak dauden instalazioen artean estalpe egokiak ezartzea—, segurutik kanpo-eragina ahalik eta gehien murriztu ahal izatea lortuko da.

Guzti honen berri aldez aurretik eman zaio Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako Udalei, SOS-Deiak-i eta Ertzaintzari.