Aldi bereko isuria itsasora zein Barbadun ibaira

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, arratsalde erdian, ohi ez den isuriari ekin behar izan zaiola,  itsasora bideratu izaten den ur depuratuaz gainera Barbadun ibaira ere aldi berean ur gehiago isuriz, uholdeak erakarri ditzakeen ondorio kaltegarriak ekiditzeko edota murrizteko. Erabaki hau hartu behar izan da egun guztian zehar izan den euriteagatik eta hurrengo orduetan ere jarraituko ote duen beldur, iragarpen ofizialek aditzera eman dutenez.

Isuriketari ekin aurretik egitasmoaren berri eman zaie Ingurumen Baimen Osotuaren Isuri Kontrolari, URA Euskal Agentziari eta Muskizko Udalari. Eta, berri eman ezezik, isuriketa bera ere URA agentziaren ikuskatzailearen aurrean egin da –ezelango eragozpenik gabe–, beti ere ur isuriaren kalitatea segurtatzeko protokoloak eskatzen dituen lantzean behingo kontrolak eta analisiak kontuan hartuz.