Europarlamentariek Petronor bisitatu

ALDE (Alliance of Liberals and Democrats for Europe) taldeko 30 inguru eurolegebiltzarkide bisitari izan dira Petronor Findegian, Izaskun Bilbao parlamentari jeltzalearen bitartekotzaz. Buru izan da Graham Watson, taldearen bozeramaile nagusia.

Josu Jon Imaz konpainiaren lehendakariak hartu ditu europarlamentariok Muñatones Jauregiaren atarian eta ondoko bileran Petronorren daturik nabarmenenak adierazi dizkie, inbertsioen berri eman eta FMU egitasmoa zertan den azaldu, ez baitu alferrik proiektu honek Europako Inbertsio Bankuaren finantziazio-laguntza jaso. Bilera ostean joan-etorri azkarra egin dute Findegian zehar.

Petronorrez gainera, ALDE taldeko parlamentariek Zamudioko Teknologia Parkea, Zornotzako Automozio Zentrua, Guggenheim Museoa eta Euskalduna jauregia bertatik bertara ezagutu dituzte.