Gaur hasiko da III Alien Motorzale Bilera

Gaurtik aurrera ekingo zaio Muskizko San Juan zelaietan III Alien Motorzale Bilerari. Hasierako txupinazoa arratsaldeko 18:00 izango da, izen-emateaz eta kanpinaren zein txoznaren irekialdiaz. Iluntzeko 20:00tan, berriz, herri sardina-jana.
 

Asteburu guztian zehar, udal pelotalekuaren barruan kokatuko den motor klasikoen erakustaldiaz gozatu ahal izango dute bisitariek. Baita ostiral gauean izango diren rock’n’roll kontzertuez eta larunbateko lehen PETROROCK jaialdiaz ere.
 
Informazio gehiago hemen