Unai Caro, puntarik punta

Unai Carok beste behin lortu du Euskadiko Txapela maldan beherako mountain-bike lehiaketan. Unai, Abanto-Zierbenako semea dugu eta Somorrostro Lanbide Ikastetxeko ikaslea.
 
 

Aldez aurretik bereganatu berri dituen beste hainbat lorpen nabarmentzekotan, aipagarri gero bere sarrera Europako Koparen zein Espainiako Openaren  top5 mailan. Hurrengo egunetan Unai Madril aldera joango da bere entrenuetan jarraitzeko eta Euskadiko selekzioaren baitan Espainiako txapelketetan parte hartzeko ekainaren 25, 26 eta 27an.
 
Zorionak Unai eta eutsi goiari!