Xabier Bustamante joango da Leicesterra

Xabier Bustamante Sadaba -muskiztarra eta Muskiz BHIko ikaslea- izango da Athletic Clubek Leicesterren eratutako campuserako plazaz baliatu ahal izango dena. Zozketa atzo egin zen Muskizko Udaletxean. 

Campusa uztailaren 5etik 19ra bitartean eratuko da, ikasleko 2.100 euro balio du –erabat Petronorrek ordaindua- eta, batez beste, egunero hiru ingeles-ikasordu eskainiko ditu, hainbat txango eta ostera, eta futbol-arloko beste zenbait ekitaldi.