Asier Reinoso, birritan saritua

Bat ezezik, bi izan ziren sei urteko Asier Reinoso mutikoak atzo jaso zituen literatura-sariak. Asierrek bi urte daramatza Muskizen eratzen ari diren Adimen Gaitasun Goreneko Taldeetan parte hartzen, bertako Udalaren zein Petronorren laguntzaz.

“Una clase perfecta“  izenburupean idatzitako ipuinaz, Asierrek bi sari irabazi ditu. Areté nazioarteko saria literatura-sorkuntzaz eta Interac elkarteak eskaini ohi duena. Zorionak.

Argazkian, Asier Reinoso, Victor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiarekin eta Gonzalo Riancho Muskizko alkatearekin.