<!– /* Font Definitions */ @font-face {font-family:Wingdings; panose-1:5 0 0 0 0 0 0 0 0 0; mso-font-charset:2; mso-generic-font-family:auto; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:0 268435456 0 0 -2147483648 0;} /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoN
? Biltegi horren erabilerarekin jarraitzearen arrazoia hau izan da: orain urte eta erdi, Petronorrek Udalari jakinarazi zion lurzati horren behin-behineko erabilerari buruzko akordio batera iritsi nahi zuela, Findegi jarduerako piezen eta materialen biltegi izan zedin. Izan ere, Findegiak barrualdean tokia behar zuen FMUko obrak direla eta.
? Akordio hori honakoa zen: Udalak, behin-behineko, lurzatia erabiltzeko baimena ematea; kontraprestazioa litzateke lau urte igarota lurzati hori Muskiz herriaren jabetzakoa izatera igarotzea, aisialdi erabileretarako.
? Udal gobernuko ordezkari gorenekin edukitako elkarrizketa ugarietan, haiek adostasuna azaldu zuten planteamendu hori izapidetzearekiko. Horretarako, Muskizeko Gobernu Batzordeak hala eskatuta, txostenak eskatu zitzaizkion Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan Sailari eta URA – Uraren Euskal Agentziari. Lehenengo txostena alde agertu da erabilera honen aurrean eta bigarrena, konplexutasun tekniko handikoa, izapidetze fasean eta alegazioen fasea bete zain dago orain bederatzi hilabetetik hona. Edonola ere, aldeko lehen adierazpen bat eskuratu da jada.
? Orain, udal gobernua biltegi hori uzteko eskatzen ari zaio enpresari. Petronorrek, noski, udal erabaki horrekiko errespetua eta hari men egingo diola adierazten du eta, zentzu horretan, jasotako lehen errekerimendutik -orain hiru aste jada- lurzatian kokatutako ekipoak eta materialak bertatik ateratzen hasi da. Edonola ere, beharrezko lanen konplexutasun teknikoa handia izanda ere, beharrezkoa da azpimarratzea Petronorrek proiektu tekniko bat eta lekualdaketarako egutegi bat aurkeztuko dituela Udalak emandako epearen barruan.
? Findegiaren esparru barrura lekualdatzeko beharra dagoenez, eta fisikoki beste espazio batzuk erabiltzea ezinezkoa denez, orain arte aparkaleku gisa erabilitako espazioak gaituko dira neurri batean pieza horiek biltegiratzeko.
? Halaber, Muskizeko udal gobernuak proposatutako akordioa aurrera ez ateratzeko hartutako erabakiaren aurrean, Petronorrek bere jabetzako lurzatiaren titulartasuna eta erabilera mantenduko ditu, betiere, legeak xede horretarako adierazten duenari jarraiki.
Muskizen, 2010eko uztailaren 13an.