Petronorren segurtasun-kamerek aurreko asteburuan atzeman zuten hiru azeritxo eta orein gaztearen arteko bilera, Findegiaren burdin-sarearen aldamenean. Topaketa lagun arteko giroan gertatu zen nonbait, Findegi barruan, ingurabidean bertan.
Izan ere, jatorri ezezaguneko orein gazteak pare bat urte daramatza gurean bizi izaten. Berarekin batera bildu dira, oraingo honetan, auskalo nondik etorritako hiru azeri-kumeak, orein gaztearen eskarmentua partekatu gurarik edo.