III. Hobekuntzarako Ideien Lehiaketa

Abuztuko hilabete honetatik aurrera irekiko da 2010eko bigarren seihilekoari dagokion III. Hobekuntzarako Ideien Lehiaketa  Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 15an amaituko da.

Aurreko ekitaldian bezalaxe, lehiaketa Petronorren langile guztiei irekia izango da eta ohiko zazpi jarduera-arlo berberetan, alegia: 1- Segurtasuna, Lan-osasuna, Ingurumena eta Kalitatea. 2- Lan-giroa. 3- Instalazioen operario-fidagarritasuna. 4- Energia-aurrezpena eta CO2 murrizketa. 5- Produktibitatea, errentagarritasuna eta malgutasuna. 6- Kostu-murrizketa eta 7- Enpresaren irudi eta perzepzioa.

Energia-hobekuntzaren arloan C02 murrizketa sartu da oraingo honetan, isuri-murrizketa sustatu ahal izateko, ingurumenaz are gehiago arduratzeko eta kezkatzeko eta, ondorioz, iraungarriagoak izateko.
       
Proposamenen aurkezpen-modua, balorazio-irizpideak, ebaluazio-tribunala eta ideiarik onenentzako sariak aurreko ekitaldian izan ziren berberak izango dira.

Argazkian, Enrique Ríoz Ruiz Energia eta Jario arloburua,  bigarren ekitaldiari zegokion “Aumento de carga a la unidad de Crudo-1” izenburupeko proposamenaren egilea, oporrak zirela eta uztailaren 27an jaso ezin izan zuen saria eskuratzen.

Argazki gehiago, hemen.