Petronorren eskariz, ur zikinen jatorria aztertuko

Petronorren hainbat langile gaur goizean jabetu da Kotorrio errekan amaitzen den ubideari nolabaiteko ur-isuri ilun eta kirasduna zeriola, “usuri eta gorotz-uren” itxurakoa. Berehala guztiaren berri eman zaie URA agentziari zein Muskizko Udalari.

Geroztik, URA erakundearen ikuskatzailea bertaratu da eta, Petronorren arduradun eta teknikoekin batera, zenbait ur-lagin hartu du. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria Ur Partzuergoa jakitun jartzekotan geratu da, ez baita alferrik hurrean isuri-iturria izan zitekeen hodi biltzailea

Pedro Ruiz Udaletxeko Hirigintza alorrekoari ere jakinerazi zaio eta bihar hurbiltzekotan geratu da, kolektore-irteera zertan den bertatik bertara miatzeko.

Petronorrek azpimarratu duenez, ez dihardu larrain horretan isuritako ubidea eragin dezakeen batere jarduerarik egiten eta ezezaguna da, berriz, aipatutako isurketaren jatorria.